Ertzaintzak 18:45 inguruan jaso du abisua, Elorrioko Betsaide enpresan sua piztu dela. Ertzaintzak ANBOTOri jakitera eman dionez, une honetan langile guztiak kalean daude "eta ematen du ez dagoela zauriturik". Suhiltzaileak sua amatatzeko lanetan dabiltza.