Zer eskaini gura diezue herritarrei?
Jokin Arabiourrutia: Portalekua herritik sortu zenez, herriak gozatzeko jaia antolatu gura genuen.
Andrea Aragon: Urte bian buruan izan dugun ospakizuna da, jendeari 'Porta' zer den erakusteko eta hemendik pasatu den jendearen ibilbidearen garrantzia azpimarratzeko. Hasieran zeozer xumeagoa antolatzea zen asmoa, baina azkenean ekimen askoko egitaraua irten zaigu, barikutik zapatura. Esaterako, urriaren 24ko herri bazkariak ilusio handia egiten digu. Bazkari horren bueltan herriko jendeak elkarregaz gozatzeko. 400 lagunetik gora batuko gara.
Pello Bildosola: Gazteei 'Porta' zer den erakustea ere bada helburua. Belaunaldi berriei 'Porta'-k ateak zabalik dituela erakutsi gura diegu. Jakin dezaten nondik datorren eta zein izan daitekeen bere etorkizuna.
Zer esango zeniekete 25 urtean zehar Portalekutik igaro den jendeari?
A.A.: Lehenengo eta behin, eskerrak eman gura dizkiegu egindako lanagaitik. Jende askok urteetan egindako lan boluntarioari eskerrak gaude gaur egun gu hemen. Portalekuaren historia errepasatuta, 90eko hamarkada amaieran erabaki zen Portalekuaren jabe zirenekin batu eta etxea erostea. Urte bi obretan egon eta gero, Portalekuak 2021eko abenduaren 9an zabaldu zituen ateak. Etxea auzolanari eskerrak eraiki zen; urte bian jende askok parte hartu zuen auzolanean.
Zer gura zenukete Portalekua izatea datozen 25 urteetan?
J.A.: Portalekua etxea, arnasgunea eta elkargunea da guretzat. Etxe legez sentitzen dugu. Aurrera begira, ildo beretik jarraitu dezala desio dugu, askotariko borroken aterpe eta auzolanaren eredu.
URRIAK 23, BARIKUA
• 20:00 Komedia saioa. Antton Telleria, Maria Blanco, Julen Pagazaurtundua eta Julen Portillo.
URRIAK 24, ZAPATUA
• 12:00 Txupina Portalekuan. Ondoren, herri kirolak. Haurrentzako jolasak Intxorta Asti Elkarteagaz. Ganondon.
• 14:30 Herri bazkaria. Ondoren, Garazi eta Amaiur.
• 17:15 Argazki herrikoia.
• 17:30 Gautxori elektrotxaranga.
• 20:30 Ekitaldia.
• 21:30 Kontzertuak: Skabidean eta Ze InPORTA.
• 00:30 Totozer MJ.