Elorrioko Portalekua tabernak 25 urte bete ditu eta hori ospatzeko ekintzaz beteriko asteburua antolatu dute urriaren 23an eta 24an. Urriaren 23an komedia saioa eskainiko dute Antton Telleria, Maria Blanco, Julen Pagazaurtundua eta Julen Portillok. Hurrengo egunean eguerditik gauera iraungo du jai giroak. Herri kirolak, herri bazkaria, Gautxori elektrotxaranga eta Skabidean eta Ze InPORTA taldeen kontzertuak dira egun horretako osagai batzuk. Hona egitarau osoa:
URRIAK 23, BARIKUA
- 20:00 Komedia saioa, karpan. Antton Telleria, Maria Blanco, Julen Pagazaurtundua eta Julen Portillo (10 euro).
URRIAK 24, ZAPATUA
- 12:00 Txupina Portalekuan. Ondoren, herri kirolak: desafioa. Gosolo H.K.T., Karpan. Haurrentzako jolasak Intxorta Asti Elkartearekin. Ganondon.
- 14:30 Herri bazkaria. Karpan. Ondoren, Garazi eta Amaiur.
- 17:15 Argazki herrikoia. Portalekuan.
- 17:30 Gautxori elektrotxaranga. Karpatik.
- 20:30 Ekitaldia. Karpan.
- 21:30 Kontzertuak: Skabidean eta Ze InPORTA. Karpan.
- 00:30 Totozer MJ. Portalekuan.