Domekan Elorrioko Bira egingo dute ibilbide birekin

Anboto

32 eta 15 kilometroko ibilbide bana daude aukeran. 

Erdella Mendizale Taldeak Elorrioko Biraren aldi berri bat antolatuko du datorren domekan. Bi ibilbide daude aukeran. 32 kilometroko luzea 07:30ean irtengo da, plazatik. Udalaitz, Intxorta eta Erdella lako mendietatik ibiliko dira. Bira laburragoa 09:00etan hasiko da, plazan. 15 kilometro ditu eta Erdella izango da ibilbideko tontor bakarra.  

Izena emateko hainbat aukera dago. Zapatuan, 18:00-20:00 bitartean, udaletxe azpiko plazan egin daiteke; baita egunean bertan ere: 06:30ean, luzerako eta, 08:00etan, txikirako. Izen-ematea www.erdellamt.com webgunearen bidez ere gauzatu daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!