Elorriarrak Ferixa Nausikoetan murgilduta daude. Udalak kaleratu duen adierazpen instituzionalean jasotzen denez, astelehenean herritar batzuk irainduak eta baztertuak izan ziren. "Jaietako astelehenean emandako gertakarien aurren, gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu irainduak edota baztertuak izan diren herritarrei", esan dute udaletik, eta horrelako jarrerak erabat gaitzesten dituztela azpimarratu dute. "Jaietan, urteko gainontzeko egunetan bezala, ez dugu inolako intimidaziorik, jazarpenik zein bereizkeriarik onartzen izan jatorri, hizkuntza, genero, adin edota lanbideagatik", jarraitu dute.
Bestalde, jai giroaz eta jai gune desberdinetan askatasunez gozatzeko eskubidearen aldeko aldarria egin dute.