Alkoholaren prebentzio zerbitzua 276 gazterengana ailegatu da Elorrioko jaietako lehenengo asteburuan

E.H.

Txupinazo ekitaldiko une bat, joan zen zapatuan. IRATI BOTELLERO

Zapatu gauean, zerbitzuko kideak gazteak batzen diren guneetara hurreratu ziren informazioa eta orientazioa emateko. Alkoholik ez dutela kontsumitzen adierazi zuten 47 gaztek. Bestalde, zerbitzuko kideek 250 preserbatibo eta beste hainbeste informazio orri banatu zituzten. 

Mankomunitateak, Elorrioko Udalarekin elkarlanean, alkoholaren kontsumoari eta arriskuen murrizketari buruzko prebentzio kanpaina egin du herriko jaietako lehenengo asteburuan. Zapatu gauean, 23:00etatik 02:00etara, zerbitzuko kideak gazteak batzen diren guneetara hurreratu ziren informazioa eta orientazioa emateko. Guztira, 276 gazteri eskaini zieten arreta, 148 emakumeri eta 128 ginezkori. Mankomunitateko iturriek azaldu dutenez, aurten, 18 urtetik gorako kuadrillak topatu dituzte gehienbat, eta galdekatuetatik 47k adierazi zuten ez dutela alkoholik kontsumitzen. 

Prebentzio lan-taldea herriko hainbat puntutan ibili zen, hala nola hilerri gaineko frontoian, osasun zentroaren inguruan, barraketan eta eliza inguruan. Sentsibilizazio lana osatzeko, arriskuak prebenitzeko materiala banatu zuten: zehazki, 250 preserbatibo eta larrialdietako telefonoak biltzen dituzten 250 informazio-orri.

Mankomunitateak eta Udalak balorazio positiboa egin dute esku-hartze honen inguruan, gazteekin harreman zuzena izateko eta jaietako kontsumoen inguruko prebentzio mezuak modu eraginkorrean helarazteko aukera eman duelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!