Palestinaren aldeko manifestazioa egin dute Elorrion

Anboto

Gaur arratsaldean Elorrion egindako mobilizazioko irudia.

Ehunka lagun batu dira gaur Elorrion Palestinaren aldeko manifestazioan. Durangaldea Palestina Koordinadorak eta Elorrion Palestinarekin plataformak deitu dute mobilizazioa, eta parte-hartzaileak herriko plazan elkartu dira.

Manifestazioan zehar Palestinarekiko elkartasuna adierazi dute parte-hartzaileek, eta "Israel genozida, Palestina aurrera" leloa zeraman pankarta izan da mobilizazioaren buru.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!