Elorrioko Ferixa Nausikoak

Elorrioko Ferixa Nausikoetan martxan egongo da eraso matxisten kontrako protokoloa

Anboto

Gaur Elorrioko plazan egindako agerraldiko irudia.

Laguntza behar duten pertsonentzako telefono zenbaki bat jarri dute.

Elorrioko mugimendu feministak, udalagaz elkarlanean, eraso matxisten aurkako protokolo feminista aktibatuko du aurten ere Ferixa Nausiko jaietan. Gaur agerraldia egin dute plazan protokoloaren nondik norakoak azaltzeko. 

Laguntza behar duten pertsonek edo eraso matxistaren bat ikusi dutenek 688 86 52 94 telefono zenbakira deitu dezaketela azaldu dute, eta jaietan zehar txapel moreak banatuko dituzte. Mugimendu Feministak mezu argia plazaratu du agerraldian: "Erasotzaile, ez daukazu lekurik. Egoten ez badakizu, ez etorri, geratu zeure etxean. Eta erasoa zure lagunak egiten badu? Erasoak eraso izaten jarraitzen du, gertukoa izateak ez dio larritasunik kentzen egoerari. Hori moztea zure ardura da. Autodefentsa feministaz antolatuta gaude", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!