Kurutziagako gurutzearen zaharberritze lanak amaitu dituzte

A. M. 2026ko abuztuaren 6a

1522ko monumentuaren harria garbitu eta tratatzeaz gainera, argiztapen sistema ere berritu da. Ia 30.000 euroko inbertsioa egin du udalak. 

Hemendik aurrera, gauez "argi berezia eta ikusgarria" izango du gurutzeak udalaren arabera. "Ur filtrazioen arazoa konponduta eta fokoak aldatuta, herritarrek zein bisitariek Elorrioko ondarearen altxor handienetako bat bere osotasunean gozatzeko aukera izango dute gauez ere", azaldu du Elorrioko Udalak.

Azken urte bietan, Santa Anako eta Txanberiko gurutzeetan ere egin ditu lanak udalak. "Elorriok EAEko gurutze-multzorik ugariena eta baliotsuena du, inbentariatutakoen %10 inguru batzen baitu. Babes-maila gorena duen estilo hispano-flandestarreko harribitxi horien iraupena bermatuz, udalak bere iragana etorkizuneko belaunaldiei egoera onenean transmititzeko konpromisoa berretsi du", amaitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!