[EGITARAUA] Erromeria, soka dantza eta baso-harri txapelketa, Argiñetako jaietan

Anboto 2026ko uztailaren 16a

Argiñetako kofradi jaietako irudi bat (@arginetako.jaiak)

Argiñetako Kofradi jaiak ospatuko dituzte, uztailaren 31tik abuztuaren 3ara. Hainbat ekitaldik osatutako egitaraua prestatu dute Elorrioko auzoan.

EGITARAUA

UZTAILAK 31N, BARIKUA

  • 20:30 Afariak.
  • 22:30 Erromeria: Gauargi taldea.

ABUZTUAK 1EAN, ZAPATUA

  • 12:30 Meza.
  • 13:00 Argiñetako III. Baso-harri Txapelketa (GOSOLO H.K.T.).
  • 14:00 Kofradi bazkaria. Bazkalostean trikitilariak.
  • 20:30 Afariak.
  • 22:00 Erromeria: Eingo taldea.
  • 23:30 Bolo Txapelketa:
    - 1. saria: Txapela + cava botila +  Elorrioko Merkatari elkartearen 100 euroko bonoa + 200 euro.
    - 2. saria: Txanpain botila + Elorrioko Merkatari elkartearen 100 euroko bonoa + 20 euro.
    - 3. saria: Txanpain botila + Elorrioko Merkatari elkartearen 50 euroko bonoa + 50 euro.
  • 00:00 Dj Abarka.

ABUZTUAK 2AN, DOMEKA

  • 12:30 Eliza ospakizuna.
  • 13:00 Soka dantza auzoko jendeagaz.
  • 17:30 Puzgarriak eta txokolatada.
  • 20:30 Bertso afaria: Aitor Etxebarriazarraga eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

ABUZTUAK 3AN, ASTELEHENA

  • 15:00 Mus eta briska txapelketak.
    Museko sariak: Bi txapel + Elorrioko Merkatari elkartearen 100 euroko bi bono.
    Briskako saria: Bi txapel + Elorrioko Merkatari elkartearen 50 euroko bi bono.
  • 20:30 Afariak.
  • 22:30 Erromeria: Mugi Panderoa taldea. 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!