Elorriok Emakume Master Cup txapelketako jardunaldi bat hartuko du domekan

Anboto 2026ko uztailaren 2a

Ainhoa Ruiz de Infante pilota jotzen, txapelketa batean. (Artxiboko irudia)

Elite mailan Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak parte hartuko du.

Elorrio goi mailako pilotaren agertoki bihurtuko da domekan, uztailaren 5ean. Plazako frontoian Emakume Master Cup-eko Udako Master Laboral Kutxa Txapelketako jardunaldi bat jokatuko da 12:30etik aurrera. Euria eginez gero, ekimena udal kiroldegiko pilotalekura lekualdatuko da.

Promesa mailan, Benito-Berasaluze eta Uriarte-Galardi bikoteak lehiatuko dira; Elite mailan, berriz, Ruiz de Infante-Bergara eta Arrizabalaga-Zabala izango dira aurrez aurre. "Txapelketak goi-mailako ikuskizunaz gozatzeko aukera eskainiko du, eta, aldi berean, emakumeen pilota sustatzen eta haren ikusgarritasuna indartzen lagunduko du", adierazi dute udaletik ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!