Zapatuan Berrio-Otxoa eguna ospatuko dute Elorrion

J.D. 2026ko ekainaren 30a

Berrio-Otxoa abesbatzak emanaldia eskainiko du.

Musika, meza nagusia eta herritarren topaketa izango dira eguneko ekitaldi nagusiak.

Datorren zapatuan, uztailak 4, Berrio-Otxoa eguna ospatuko dute Elorrion. Herriko patroia den San Balendin Berrio-Otxoaren omenez antolatutako jardunaldiak musika, ospakizun erlijiosoa eta herritarren arteko topaketak uztartuko ditu, Elorrioko tradizioetako bati jarraipena emanez. 

Goizeko 10:00etan hasiko da egitaraua, herrigunean zehar egingo den txistularien kalejirarekin. Ondoren, eguerdian, Berrio-Otxoa kalean herritarrentzako luntxa eskainiko da, herritarren arteko elkargunea eta jai giroa sustatzeko, udalak ohar batean azaldu duenez. 

Eguerdiko 12:00etan ospatuko da Basilikako meza nagusia. Elizkizunean koruak parte hartuko du. 20:00etan, Santa Anako kaperak hartuko du eguneko azken ekitaldia: Berrio-Otxoa Abesbatzaren kontzertua. 

Eguneko ekitaldiak Iturrizoro elkartearen, Elorrioko Txistulari Taldearen eta Eusko Labelen lankidetzari esker antolatuko dituzte. 

EGITARAUA

  • 10:00 Txistularien kalejira herrigunean. 
  • 12:00 Meza nagusia Basilikan, koruaren parte-hartzearekin. Herritarrentzako luntxa Berrio-Otxoa kalean. 
  • 20:00 Berrio-Otxoa Abesbatzaren emanaldia Santa Anako kaperan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!