Jardunaldia ongi etorri ekitaldiarkin hasi zen. Ostean, Zoe Igartiburuk emanaldi akustikoa eskaini zuen, eta Bea Larrañagak 'Rupturas' klown ikuskizuna. Ekitaldia borobiltzeko, luntxa egin zuten, giro atsegin eta parte-hartzailean. "Ospakizunak agerian utzi zuen Emakumeen Jabekutza Eskolak emakumeen ahalduntzea, parte-hartzea eta elkarren arteko harremanak sustatzeko duen garrantzia. Udalak eskerrak eman nahi dizkie ikasturtean zehar programan parte hartu duten emakume guztiei, baita jarduerak posible egin dituzten profesional eta laguntzaileei ere", azaldu du Elorrioko Udalak.