'Iskanbila' izeneko kartelak irabazi du Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketa. Jose Luis Pulido Calvo da egilea. Epaimahaiak Elorrioko "nortasuna, jai-giroa eta Ferixa Nausikoak-en izaera koloretsu eta bizia modu sortzaile eta erakargarrian" islatzeko ahalegina nabarmendu ditu.
Kartelak Elorrioko irudi eta sinbolo esanguratsuak uztartzen ditu, hala nola feriaren tradizioarekin lotutako elementuak, herriko kultur adierazpenak eta jaietako protagonistak. "Konposizio dinamiko eta koloretsuaren bidez, Ferixa Nausikoak-en izaera alaia, parte-hartzailea eta anitza irudikatzen du, herritarrak eta bisitariak jaietan murgiltzera gonbidatuz", azaldu du udalak ohar batean. Udalak aurkeztutako lanen "kalitate artistikoa" goraipatu du eta lehiaketan parte hartu duten denei "eskerrak" eman dizkie.
Ferixa Nausikoak 2026 irailaren 5ean hasiko dira.