[EGITARAUA] Ruper Ordorika, Sara Zozaya, Ife Ojunjobi, eta dantza garaikide ikuskizunak, besteak beste, Elorrioko Musikairen

Aritz Maldonado 2026ko ekainaren 16a

Elorrioko Musikaire zikloaren aurtengo egitaraua aurkeztu dute. Bertan, ohi bezala, nazioarteko artistak eta Euskal Herrikoak arituko dira beraien musika, antzerki eta dantza ikuskizunak eskaintzen. Euria eginez gero, emanaldiak Arriola antzokian egingo dira. 

Musikaire jaialdiari esker, Elorrio kultur adierazpen desberdinen erakusleiho bilakatuko da beste urte batez. Jaialdiari hasiera emateaz Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoak arduratuko dira, Zerua lapurtu dute ikuskizunagaz. Biharamunean, Sara Zozaya Arriola doinu ilun eta intimistez beteko du. Bigarren asteburuan, ostera, Lariz jauregira lekualdatuko dira emanaldiak. Euskal Barrok Ensemblek aintzinako musika eta folk doinuak uztartuko dituzte uztailaren 10ean; Ruper Ordorikak Lurra ikutu barik disko berria aurkeztuko du 11n, eta 12an, ostera, Momi Maiga senegaldarrak kora doinuen bidez Afrikako eta Europako tradizioak batuko ditu. 

Yllanaren umore zoroa eta Primital Brothersen kantuak uztartzen dituen emanaldia egongo da uztailaren 17an. 18an, ostera, Chicagoko blues doinuez gozatu ahalko da plazan Robbin Kapsalisen eskutik. Uztailaren 19an, urtero egin ohi den lez, dantza garaikide ikuskizun sorta egongo da plazan. Uztailaren 24tik 26ra, fusioa izango da protagonista: Antifua Fusion taldeak boleroak eta flamenkoa uztartzen ditu, Ife Ogunjobik afrobeat doinuak, eta Elkano Browning Cream hirukoteak organo doinu psikodelikoak.  

Euria eginez gero, Arriola antzokian izango dira emanaldiak. 

MUSIKAIRE

  • Uztailak 3, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Zerua lapurtu dute, 19:00etan, plazan. 
  • Uztailak 4, Sara Zozaya, 20:00etan, Arriolan. 
  • Uztailak 10, Euskal Barrok Ensemble, 20:00etan, Lariz jauregian. 
  • Uztailak 11, Ruper Ordorika, 20:00etan, Lariz jauregian. 
  • Uztailak 12, Momi Maiga, 19:00etan, Lariz jauregian. 
  • Uztailak 17, Yllana & Primital Brothers-en Madness, 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 18, Robbin Kapsalis, 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 19, Dantza garaikidea, 19:00etan, plazan. 
  • Uztailak 24, Antigua fusion con Miel y canela, 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 25, Ife Ogun Jogi, 22:30ean, plazan. 
  • Uztailak 26, Elkano Browning Cream, 22:30ean, plazan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!