Kanpanzarren bi kamioiren arteko istripua gertatu da gaur goizean. Kamioi bata igotzen joan da eta bestea jeisten. Euretako batek ibilgailuaren kontrola galdu du eta istripua izan dute. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, kamioi gidari bat harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira.
Momentu honetan txandakako zirkulazioa ezarri dute.