Elorrioko La Esperanza Nagusien Elkarteak udaberriko bazkaria antolatu du ekainaren 20rako

Anboto 2026ko ekainaren 10a

(Argazkia: Elorrioko Udala)

Bazkarian parte hartzeko izen-ematea ekainaren 10ean eta 11n egin ahal izango da, Aldatsekuan.

La Esperanza Nagusien Elkarteak udaberriko bazkaria antolatu du ekainaren 20rako, herriko adinekoen arteko harremanak sendotzeko eta elkarrekin gozatzeko helburuarekin. Jardunaldia 13:45ean hasiko da aperitiboagaz, eta bazkaria 14:30ean izango da.

Menuan hiru aukera egongo dira: oilasko erdi errea, saihets errea edo ukondoa. Plater nagusia patata frijituekin eta entsaladarekin eskainiko da, eta ondoren postrea, kafea, txupitoa eta cava izango dira. Antolatzaileek gogorarazi dute mahaikide bakoitzak bere mahai-tresnak eramatea gomendatzen dela.

Bazkarian parte hartzeko izen-ematea ekainaren 10ean eta 11n egin ahal izango da, Aldatsekuan, 16:00etatik 17:00etara. Prezioa 6 eurokoa izango da bazkideentzat eta 15 eurokoa gainerako pertsonentzat, udalak ohar batean zehaztu duenez.

Bazkalostean, giroa luzatzeko, bingoa eta zuzeneko musika izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!