Elorrio Palestinarekin plataformaren eskutik, Elorrioko herritarrek eta hainbat elkarte eragile sozial eta kulturalek indarrak batu dituzte Palestinaren aldeko diru bilketa solidarioa abiatzeko. "Israelgo estatu sionistaren politika kriminalaren ondorioz herri palestinarrak pairatzen duen egoera dramatiko babesteko" batutako dirua Palestinan lan egiten duen gobernuz kanpoko erakunde bati bidaliko zaio, Elorrio Palestinarekin plataformak jakitera eman duenez.
Premiazkoak diren oinarrizko beharra dituzte Gazan, Elorrio Palestinarekin plataformak gogoratu duenez: "Mediku-ekipoak, botikak, elikagaiak, ura, erregaia eta bi milioi pertsonentzako babesleku egokiak behar dituzte", nabarmendu dutenez. Ekimenaren ardatz nagusi moduan bideo bat sortu dute Elorrioko sare sozial, kultural eta asoziatiboko hainbat aurpegi ezagunen parte hartzeagaz. Horien artean daude, Andoni Aizpuru kazetari eta aurkezlea, Gontzal Murgoitio korrikalaria, Elorrioko eskola publikoa, Elorrio Rugbi Taldea, Txintxirri ikastola, Zugaitz Ayuso ziklo-kros eta mendi bizikletako txirrindularia, Elorrio Futbol taldea, Fitoskins musika taldea...
Ekarpenak Bizum bidez egin daitezke Elorrio Palestinarekin plataformak azaldu duenez, 14253 kodea erabili edo ES92 30350003490030060489 kontu korrontera transferentzia eginez.