Ferixa Nausikoak 2026 iragartzeko kartela aukeratzeko bozketa herrikoia martxan da, Elorrioko Udalak bere sareetan iragarri duenez. Aurten ere, herritarrek izango dute jasotako proposamenen artean euren gustukoena aukeratzeko aukera.
Bozketa ekainaren 1etik 12ra bitartean egongo da zabalik, eta bi modutara parte hartu ahal izango da: aurrez aurre, Iturri Kultur Etxean, edo online, udal webgunearen bidez. Jasotako proposamenak webgunean bertan ikusi ahal izango dira, bozketan parte hartu aurretik.
Herritarren bozketaren ondoren, epaimahaia ekainaren 16an bilduko da, eta kartel irabazlea ekainaren 17an jakinaraziko da.
Elorrioko Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu, Ferixa Nausikoak 2026 iragarriko duen irudia guztion artean aukeratzeko.
Aurkeztutako lanen artean honako izenburu hauek daude:
- Elorrio
- Nuestra fiesta, nuestra gente
- Irudimenak
- Buruhandi
- Iskanbila
- Nonahi begira, jaiak badira
- Ferixa Nausikoak 2026
- Fiestas de Elorrio en el tiempo
- Jaia piztuta
- Jaiak kalean
- Ferixaz inguratuak
- Nola dastatu Ferixa
- Koloreak bibratu, jaiak gozatu!!
- Zapixa soinean
- Suzko buruhandia
- Jai giroa
- Zazpi astoren gainian