Elorrioko eskulanen taldeak urteroko erakusketa antolatuko du aurten ere Iturri Kultur Etxean. Ekainaren 1etik 15era bitartean, herritarrek pintura eta eskulan arloko hainbat lan ikusteko aukera izango dute, tokiko sortzaileen sormen lana eta artisautzarekiko pasioa gertutik ezagutuz, udalak jakinarazi duenez.
Erakusketak diziplina eta teknika ezberdinak bilduko ditu, eta bertan parte hartzen duten artisauen lan pertsonalak izango dira protagonista. Urtez urte, ekimen hau kultur hitzordu garrantzitsu bihurtu da herrian, sormenari eta eskulan tradizional zein garaikideei ikusgarritasuna emateko espazio gisa sendotuz.
"Elorrioko Udalak balioan jarri nahi izan du herriko artisauen eta sortzaileen lana, eta herritarrak gonbidatzen ditu erakusketa bisitatzera eta bertako artisten lanak gertutik ezagutzera", adierazi dute udaletik.