Elorrioko Udalak egun gutxi barru zabalduko ditu Elizaldeko igerilekuak: ekainaren 8an. Hainbat esku hartze egin eta gero irekiko dituzte, azken hilabeteetan drainatze sistema hobetzen eta belardia hobetzen egon direlako. Udalak iragarri duenez, sistema berriak ura hobeto xurgatzea ahalbidetuko du, eta belardi berriak haren kontserbazioa erraztuko. ela. Belardi berriak kontserbazioa erraztu eta erosotasun handiagoa eskainiko duela esan du.
Prezioak
Udako bonua eskuratzeko, interesdunek kiroldegira joan beharko dute izen-emate orria betetzeko. Tarifak honako hauek dira:
| Kiroldegiko abonatuak | Abonatu bakoak | |
| Banakakoa | 46,15€ | 61,65€ |
| Banakako berezia (18 urtetik beherakoak eta 65etik gorakoak) | 41,00€ | 51,25€ |
| Familiarra | 82,00€ | 102,50€ |
| Familia ugaria | 71,75€ | 92,30€ |
| Familiar jubilatua | 71,75€ |
82,00€ |
| Guraso bakarreko familiarra | 71,75€ | 92,30€ |
Eguneko sarrerak: abonatu gabeko 18 urtetik gorakoek 6,50 euro ordaindu beharko dituzte; 3 eta 18 urte bitartekoek eta 65 urtetik gorakoek 4,50 euro. 3 urtetik beherako haurrak doan sar daitezke.