Global Sumud Flotillako kide batek hitzaldia eskainiko du martitzen honetan, Elorrion

J.D. 2026ko maiatzaren 25a

Palestinaren egoera salatzeko Elorrion egindako manifestazio bateko irudia.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Ateneoan. 

Gazako blokeoa salatu eta bertara laguntza humanitarioa eramatea helburu zuen Global Sumud Flotillako kide batek hitzaldia eskainiko du bihar (maiatzak, 26), 19:00etan, Elorrioko Ateneoan. Elorrio Palestinarekin mugimenduak eta Durangaldea Palestina koordinadorak antolatutako ekimena da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, hitzaldian azken flotillan "bizitako esperientziak" partekatuko dituzte. Gazari ezarritako "itsas, lehor eta aire bidezko blokeo militarra" ere izango dute berbagai, eta baita Palestinan dagoen “muturreko krisi humanitarioa” ere. Azkenik, Palestinarekiko “elkartasun zuzena” adieraztea ere bada ekimenaren helburua.

Azken flotillak oihartzun handia izan du egunotan, Israelek ontziak geldiarazi eta hainbat aktibista atxilotu ostean. Halaber, eztabaida handia eragin dute flotillako hainbat aktibistari ongietorria egiteko Loiuko aireportuan bizitako istiluek ere. Ertzaintzaren partetik kargak egon ziren eta hainbat lagun atxilotu zituzten. Akibistetako bat ospitalera eraman behar izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!