Arguedasko (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko kontzentrazio bana egingo dituzte Zaldibarren eta Elorrion. Zaldibarko deialdia gaur (maiatzak 20) 19:00etan da, udaletxeko plazan.
Elorrion, berriz, Elorrixoko Kaliak Hartu kolektiboak barikurako (maiatzak 22) egingo du deialdia. 20:00etan elkartuko dira, plazan. Azken horiek azaldu dutenez, “urtea hasi zenetik bosgarren erailketa matxista da" eta mobilizazioaren helburua “herrian indarkeria matxista desnormalizatzea eta erailketa matxisten aurrean erantzun indartsu bat ematea” da. Herritar guztiak kontzentrazioan parte hartzera deitu dituzte.