San Anton ermitatik Maderas Gallastegiraino doan tarteak eraldaketa handia izan du: espaloiak hobetu, argiztapena berriztu, oinezkoentzako ibilbide berri bat sortu eta ur-bilketa sistema berriztu dute, besteak beste. Lanen kostua 714.000 eurokoa izan da eta horietatik 506.314 euro Aldundiak ipini ditu, udalak ohar batean azaldu duenez.
Oinezkoen segurtasuna hobetzeko, errepidea estutu dute, autoen abiadura murrizte aldera. Bestalde, oinezkoen tarte berria hesiz babestu dute. Irisgarritasuna hobetzeko, zebrabide goratuak ipini dituzte.