Etxeko eta zaintzako langileen eskubideei buruzko hitzaldia eskainiko dute Elorrion

Anboto 2026ko maiatzaren 12a

Liz Quintana eta Lyudmila Montoya hizlariek emandako hitzaldia maiatzaren 15ean izango da Iturri Kultur Etxean.

Emakumeen boteretzerako ekimenen barruan, eskubide sozialei buruzko hitzaldia antolatu du Elorrioko Udalaren Berdintasunerako Arloak, Mujeres con Voz Elkartearen laguntzarekin. Etxeko lanaren eta zaintzaren arloko lan-eskubideei buruzko zalantza ugari dituztenei, batez ere azken aldiko berritasunak kontuan hartuta, edo atzerritarrentzako ez-ohiko erregularizazio bideak ezagutu nahi dituztenei bideratuta dago batez ere, udalak ohar batean azaldu duenez. 

Hitzaldia maiatzaren 15ean, barikua, 16:30ean hasiko da Iturri Kultur Etxean eta gazteleraz emango da. Sarrera librea da, ez dago aldez aurretik izena eman beharrik eta galderak egiteko aukera egongo da.

Hitzaldian, Zaintzaren eta etxeko lanaren arloko Informazio eta Aholkularitza zerbitzua ere aurkeztuko da, Elorrioko emakumeek zerbitzuaren berri izan dezaten eta beren zalantza guztiak argitu ditzaten: kontratazioa, nazionalitatea, titulazioen homologazioak, ziurtagiri digitalak eta askoz gehiago.

Bi hizlari espezializatuek gidatuko dute saioa: Liz Quintana Zuzenbidean lizentziaduna eta prokuradore da; Lyudmila Montoya, berriz, Elorrioko Etxeko eta Zaintzako Lanerako Aholkularitza Zerbitzuaren arduraduna da, Mujeres con Voz Elkartean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!