Talde elorriarra lider geratu da ligan, eta Kanpanzar Arrasate laugarren sailkatuaren kontra jokatuko du finalerdia. Joaneko partidua Arrasaten da, zapatuan, 16:30ean. Itzuliko neurketa Elorrion izango da, maiatzaren 16an, 18:00etan.
Emakumeetan, Elorrioko, Urgozoko eta Arrasateko neskek osaturiko Geurea taldea Euskal Ligako lider dago liga amaitzear dela, eta kanporaketa jokatuko du. Kasu honetan, maiatzaren 17an hasiko dira kanporaketak.