Elorrion Auzo-Taxi zerbitzua eskatzeko izen-emate epea ireki dute

Anboto 2026ko maiatzaren 5a

Deialdiak 10.000 euroko aurrekontua du eta 2026. urtean emango diren dirulaguntzak arautzen ditu.

Elorrioko Udalak Auzo Taxi zerbitzua eskatzeko izen-emate epea ireki du. Ohar batean azaldu duenez, 2025ean erabili zutenek ez dute berriro izapidetu beharrik, eta automatikoki jarraitu dezakete erabiltzaile izaten.

Deialdiak 10.000 euroko aurrekontua du eta 2026. urtean emango diren dirulaguntzak arautzen ditu. Laguntzak bi modalitatetan banatzen dira: batetik, kolektibo jakin batzuei zuzendutako laguntzak, besteak beste, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak, 65 urtetik gorakoak, diru-sarrera baxuak dituzten familia-unitateak edo aldi baterako mugikortasun urria dutenak; eta bestetik, baldintza orokorrak betetzen dituzten gainerako herritarrentzat. 

Eskatzaileek Elorrion erroldatuta egon beharko dute eta dagokion eskaera aurkeztu beharko dute Herritarren Arreta Zerbitzuan edo legeak aurreikusitako bideen bidez. Eskaerak aurkezteko epea BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera irekiko da. Halaber, beharrezkoa izango da identifikazio-agiriak eta, dagokionean, baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!