Kainabera elkarteak hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere. Maiatzaren 13an, 18:30ean, Euskadiko Saharar Ordezkaritzako kideek berbaldia emango dute Ateneoan. Ondoren, Lajwad elkartearen 'Erresistentziaren ahotsak basamortuan' dokumentala proiektatuko dute. Amaitzeko, Fitoskins taldearen 'Basamortu hotza' abestia eskainiko dute.
Maiatzaren 20an, 18:30ean, Kainabera taldeko Ima Escribanok eta Amsorga elkarteko Iñaki Agirianok Kainabera Nicaraguan garatzen dabilen proiektuei buruzko azalpenak emango dituzte Iturri kultur etxean.
Azkenik, ekainaren 3an, 18:00etan, nazioarteko zuzenbidean katedraduna den Juanjo Alvarezek 'Kaos geopolitikoa' izeneko hitzaldia eskainiko du Iturrin.