Musika kontzerturik ere ez da faltako Erreka kaleko jaietan, ezta jai hauetako bereizgarrietariko bat izaten den Artisau eta Sortzaileen Azoka. Eixuk antolatzen duen azoka Urarka plazan egingo dute, apirilaren 26an, 11:00etan hasita.
APIRILAK 23
- 17:30 Pala txapelketa, frontoian
- 19:00 Pintxopote berezia
APIRILAK 24
- 15:00 Buruhandiak, plazan
- 18:00 Pilota partidak, frontoian
- 18:30-21:30 Akorde Music Experience
APIRILAK 25
- 12:30 - 14:00 Herri kirolak, frontoian
- 18:00 - 21:00 Dantzak, plazan
- 19:00 Multi gazteak txaranga
APIRILAK 26
- 11:00 Haurrentzako puzgarriak, plazan
- 11:00 Artisau eta sortzaileen azoka, Urarka kalean
- 12:30 - 14:00 Erreka music, Errebonbilo kalean