[ARGAZKI GALERIA]: Mendilagunak Erdella aldean ibili dira asteburuan

E.H. 2026ko apirilaren 20a

Eguraldiak behar beste lagundu ez arren, mendilagunek gozatu ederra hartu zuten zapatuan. Hogei bat lagun bat ziren irteeran.

Elorrioko plazan egin zuten hitzordua, eta handik abiatu ziren mendian gora, Santamariñezarrera lehenik, eta Erdellara gero. Handik Elorrioko herrigunera bueltatu ziren. "Talde polita batu ginen, eta oso gustura egin genuen ibilaldia. Eguraldiak paisaiaz gozatzen utzi ez zigun arren, giro paregabea izan genuen", azaldu dute Berbalaguneko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!