Aroa Gorostiza Ulloak garaipen handia lortu du Lea-Artibai Txallengean. Lekeitioko lehenengo etapa, erlojupekoa, Maite Urteaga taldekideak irabazi zuen. Berriatuko bigarren etapan hirugarren amaitu eta podiumera igo zen Gorostiza. Gainera, lider jarri zen sailkapen nagusian.
Markina-Xemeingo azken etapan [bideoan ikusgai] borroka gogorra izan zen Eulen-Amenabar eta Massi taldeen artean. Gontzagariganeko lehen igoeran hiru txirrindularik ihes egin zuten. Massi taldeko Adele Normand zen euretako bat. Eulen-Amenabarrek berehala erreakzionatu zuen Maite Urteagak jarritako erritmo biziari esker. Mendate gainean zortzikote baten ihesa eratu zen eta euren artean zihoazen Urteaga eta Gorostiza. Ihesaldia helmugara arte heldu zen. Melania Dupinek (TRY) irabazi zuen lasterketa, baina sailkapen nagusiari begira, Gorostizak lideratzari eutsi zion. Urteaga bigarren izan zen eta Alejandra Neira Dominguezek osatu zuen podium nagusia.