Elorrioko Udalak 100 haritz banatuko ditu Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

A. M. 2026ko martxoaren 18a

Basoen Nazioarteko Eguna dela eta, 100 haritz banatuko ditu Elorrioko Udalak martxoaren 20an; 11:00etan hasiko da banaketa, udaletxeko arkupeetan. 

Ekimenagaz, ingurumenaren babesa eta natura zaintzeko ohiturak sustatu nahi ditu udalak, elorriarrak zuhaitz autoktonoak landatzera, eta paisaia naturala zaintzera gonbidatuz. "Basoek funtsezko eginkizuna dute biodibertsitatea babesteko, klima-aldaketaren aurrean erresilientzia handitzeko eta gure ingurunea osasuntsu mantentzeko", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!