"Kontratatutako enpresen ekarpena, begiraleak eskaintzera mugatzen da, mantenu lanen ardura ostera udaletxearena da, eta ez dabil bere ardurak eraginkortasunez betetzen", salatu du EAJ-k ohar baten bidez. Alderdi jeltzalearen berbetan, egoera "arduratzekoa" da, eta "berehalako eskuhartzea" beharrezkoa da. Gabeziak zerrendatu ditu, baita ere. "Makina bat apurtzen den aldiro, udalak enpresa bat azpikontratatzen du, eta honek kiroldegiaren funtzionamenduan negatiboki eragiten du". Horrez gainera, aldageletako hainbat dutxa ez dabiltzala, edota gune batzuetan usain txarra edota garbitasun falta dagoela salatu dute jeltzaleek.