Elorrioko EAJk kiroldegiaren "egoera txarra" salatu du

A. M. 2026ko martxoaren 9a

Alderdi jeltzalearen arabera, EH Bilduren kudeaketa ereduak ez die erantzuten Elorrioko kiroldegiaren beharrei, eta horrek eragin zuzena du zerbitzuaren kalitatean. "Apiegituren narriadura agerikoa da eta zuzenean eragiten dio herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitateari". EAJ-k EH Bilduren kudeaketa eredua kritikatu du, alderdi jeltzalearen ustetan jarduteko modu horrek zerbitzuaren beharrei ez dielako erantzuten. 

"Kontratatutako enpresen ekarpena, begiraleak eskaintzera mugatzen da, mantenu lanen ardura ostera udaletxearena da, eta ez dabil bere ardurak eraginkortasunez betetzen", salatu du EAJ-k ohar baten bidez. Alderdi jeltzalearen berbetan, egoera "arduratzekoa" da, eta "berehalako eskuhartzea" beharrezkoa da. Gabeziak zerrendatu ditu, baita ere. "Makina bat apurtzen den aldiro, udalak enpresa bat azpikontratatzen du, eta honek kiroldegiaren funtzionamenduan negatiboki eragiten du". Horrez gainera, aldageletako hainbat dutxa ez dabiltzala, edota gune batzuetan usain txarra edota garbitasun falta dagoela salatu dute jeltzaleek.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!