Saioa Gomez irakaslea izan da gure erredakziora hurreratu eta Euskotzaraken elikagai sorta hartu duena. Egonaldia Txintxirrikoen sekretutxoetako bat kontatzeko baliatu du, gainera. Izan ere, Gomezek azaldu du Elorrioko ikastolako irakasleek urtero parte hartzen dutela ANBOTOren inauterietako argazki lehiaketan, eta urtero mozorrotzen direla plastikako irakaslearen irizpideei jarraituta. "Silvia Molero da bera, gure plastika irakaslea. Eta inauteri sasoian urtero etortzen da hainbat ideiagaz. Mozorro patroiak ekartzen ditu, ileorde bat ala bestea erabili beharko litzatekeen iradoki. Gainerako irakasleok bozketa egiten dugu gero". Aurten, bustoen ideiak irabazi du bozketa, eta bistakoa denez, bete-betean asmatu dute, Txintxirriko irakasleek irabazi dutelako ANBOTOren inauterietako argazki lehiaketa. Zorionak eta gozatu otzara!