Elorrio Palestinarekiin plataformak deituta kalera irten dira dozenaka elorriar Palestinak bizi egoera "kritikoa" salatzeko. Plataformak gogoratu duenez, "su-eten faltsuaz geroztik, ia egunerokoak izan dira erasoak". Gazako etxebizitzen %70 baino gehiago kaltetu edo suntsitu dira, eskola eta ospitale gehienekin batera, eta Israelgo armadak Gazako zerrendaren %60 okupatzen du", gaineratu dute.