"Palestinaren aurkako genozidioak" jarraitzen duela salatzeko manifestazioa egingo dute Elorrion

A. M. 2026ko otsailaren 18a

Elorrio Palestinarekin plataformak manifestatzera deitu du barikurako, hilak 20. Palestinako egoerak "kritikoa" izaten jarraitzen duela eta, ostera kalera irtengo direla nabarmendu dute. "Su-eten faltsuaz geroztik, ia egunerokoak izan dira erasoak". Arratsaldeko 19:00etan hasiko da manifestazioa, Elorrioko plazatik.

"Gazako etxebizitzen %70 baino gehiago kaltetu edo suntsitu dira, eskola eta ospitale gehienekin batera, eta Israelgo armadak Gazako zerrendaren %60 okupatzen du". Hori horrela, ostera kalera irtetzeko beharra dagoela azpimarratu du Elorrio Palestinarekin plataformak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!