Asteburuan ezezagunek Excavaciones Azkarreta enpresaren bulegoari eraso egin zioten. Gaur goizean oraindik pintaketak eta hautsitako kristalak ikusi daitezke bulegoaren kanpoko aldean. Egoera horren aurrean, Elorrioko Udalak oharra kaleratu du eraso eta irainen aurrean "gaitzespen irmoa" adierazi gura izan du, eta horrez gainera, elkartasun mezua luzatu gura izan die bertako langileei. Era berean, udalak ondorengo mezua publiko egin du: "Honelako jarrerek, gure herriko elkarbizitza zapuztu baino ez dute egiten".