Belaunaldien arteko topaketa "arrakastatsua" Elorrion

A.M. 2026ko otsailaren 16a

Topaketako argazki bat. ELORRIOKO UDALA

Elorrioko kaleetan zehar egindako ibilbidean, gazte eta adineko elorriarrek herriaren eta herritarren iraganaren eta orainaren ezagutza partekatu zuten Elorrio Lagunkoia Txantxibiri eta Belaunaldien Artean ekimenek otsailaren 5ean egindako topaketan.

Kaleetan zehar, bertako dendak eta haietan lehenago zer saltzen zuten ezagutu ahal izan zuten, eta garaiari buruzko bizimoduaz gogoeta egin zuten. "Oso esperientzia aberasgarria izan zen parte hartzaile guztientzat, eta giro atsegin eta hurbilekoan garatu zen. Jarduerak harrera bikaina izan zuen eta antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute. Etorkizunean antzeko topaketa berriro egiteko asmoa adierazi zuten ohar baten bitartez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!