Jone Zenitagoia elorriarra irabazle, Zestoako Kobaz Koba mendi lasterketan

Anboto

Jone Zenitagoia erdian, 218 zenbakiarekin. (Argazkia: GUKA)

Domekan lehiatutako proban, Zenitagoiak hamar minututik gorako aldea atera zion bigarren sailkatuari. 

Joan zen domekan Kobaz Koba 30 kilometroko mendi lasterketa lehiatu zuten Zestoan. Emakumeetan, Azpeitian bizi den Jone Zenitagoia elorriarra izan zen irabazlea. Bere denbora, honako hau: 2:55:41. Azpeitiar bik osatu zuten podiuma: Eneritz Aramendik (3:06:01) eta Naroa Uriak (3:15:32). 

Lasterketako kronika eta argazki gehiago LOTURA HONETAN. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!