"Onartezina da herritarrek gabezia hori behin eta berriz pairatu behar izatea, konponbide eraginkorrik eta hartuko diren neurriei buruzko informazio argirik gabe. Mediku faltak arreta saniarioaren kalitatea okertzeaz gainera, ziurgabetasuna, desberdintasuna eta babesgabetasuna sortzen ditu, bereziki adinekoen, gaixo kronikoen eta kolektibo zaurgarrien artean", salatu dute goizeko elkarretaratean.