Aurkezpen ekitaldian Korrikaren mezua, egitarau nagusia eta Elorriok izango duen parte hartzea azalduko dira. "Korrika ez da soilik lasterketa bat, herri oso baten adierazpena da, euskara ardatz duen komunitate bizi, anitz eta irekia irudikatzen duena. Bi urterik behin Euskal Herria zeharkatzen duen lasterketa erraldoi honek komunitate osoa aktibatzen du, hizkuntza, kultura eta kohesio sozialaren aldeko konpromisoa indartuz", azaldu dute Elorrioko udal iturriek.