Elorriarrek ibilgailu pribatuagazko "mendekotasun handia" dutela dio mugikortasun ikerketa batek

A.M. 2026ko urtarrilaren 26a

Udalak herrian egindako 200 inkesta baino gehiagotan oinarritutako diagnosiaren ondorioetariko bat da. 

Elorrioko Udalak mugikortasunaren diagnosia egin du udalerriko mugikortasunaren egoera aztertu eta etorkizunerako oinarriak ezartzeko. Diagnosiak azpiegitura, garraio publikoaren erabilera, bizikletaren eta oinezkoen mugikortasuna eta genero-ikuspegia aztertu ditu, eta herritarren parte hartzea izan du oinarri (udalak 200 inkesta baino gehiago jaso ditu). Diagnostikoaren arabera, Elorriok eskualdean konektibitate ona izan arren, herritarrek ibilgailu pribatuagazko "mendekotasun handia" dute oraindino. "Bizkaibus A3923 lineak joan-etorrien ia erdia batzen du eta mugikortasun aktiboko aukerak (oinez edo bizikletaz) oraindino indartu egin daitezke ibilbide seguroago eta jarraituagoekin", esan du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!