Ekainean zabalduko dute Euskal Museoa, lanak egin ostean; bertan ikusi ahalko da troxa. Gerediagaren arabera, kontserbazioa zaintzeko helburuz anoxia tratamenduarekin desinfektatuko dute lehenik. Horretarako, Ortuguren baserritik Bilbora eramateko garraio lanak egin dituzte. Adituen arabera, XVII. eta XVIII. mendeen artean sorturiko troxa da. "1797ko urtarrilarn 9ko ezkontza hitzarmen baterako inbentarioen atalean aipatzen da. Aleak gordetzeko erabiltzen zen (artoa, garia...) eta barruan 4.140 kg hartzeko gaitasuna du".