Bi autok talka egin dute Kanpazarreko mendatean , 39. kilometroan. Larrialdia zerbitzuak bertan artatatu dituzte zaurituak, eta euretako bat Arrasateko ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz N-636 errepidea itxita egon da noranzko bietan, eta auto ilarak sortu dira. Txandakako zirkulazioa antolatu du Ertzaintzak, eta dagoeneko errepidea irekita dago jakitera eman dutenez.