Zapatuan Santxibiri proba herrikoia egingo dute Elorrion

Joseba Derteano 2025eko abenduaren 18a

Gontzal Murgoitiok eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi zuten iaz. DKT

Elorrioko Santxibiri lasterketak 12. aldia beteko du zapatu honetan. Aurten ere Durango Kirol Taldeak antolatuko du, Anboto Kirol Eskolen Elkartearen aholkularitza teknikoagaz. 

Lasterketa nagusia 12:30ean hasiko da, plaza nagusitik. Antolatzaileek 5,5 kilometroko zirkuitua prestatu dute, eta, herrigunean ez ezik, inguruko auzo batzuetatik ere ibiliko dira. Korrikalariek buelta bi emango dizkiote zirkuitu horri. Probak izaera herrikoia izango du, edozein kirol mailatako parte-hartzaileei zabalik dago. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, plazan (5 euro). Ekimenean baturiko dirua atletismo eskolarako izango da. Dortsalak 09:00etatik 11:00etara bitartean banatuko dituzte.

Umeentzako probak

Haurrek eurentzat prestaturiko ibilbideetan korrika egiteko aukera izango dute aurten ere. 2010-2011. eta 2012-2013. urtekoek buelta bi emango dizkiote ibildeari; 2014-2015. urtekoek eta 2016an edo geroago jaiotakoek, ostera, buelta bat emango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!