Lehen Mailako Arretako murrizketak salatu dituzte Elorrion

Aritz Maldonado 2025eko abenduaren 17a

Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deituta elkarretaratzea egin dute Elorrion

Hainbat elorriar herriko anbulategiaren parean batu ziren martitzenean Lehen Mailako Arretan "Osakidetza egiten ari den murrizketak" salatzeko. "Ezin dugu normalizatu arlo publikoaren narriadura planifikatua. Lehen Mailako Arretak beharrezko baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak behar ditu kalitatezko osasuna eskaintzeko", salatu zuten. Osasun zentroetako ordutegiak murriztea salatu dute, baita. "Langile faltak lan gainkarga eragiten du, arreta denborak laburzten ditu eta prebentzio eta osasun komunikatorioko lana mugatzen du", amaitu zuten mobilizazioa. Aurrerantzean ere, osasungintza publikoaren aldeko deialdiak antolatzen jarraituko dutela aurreratu zuten bertaratuek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!