Elkarretaratzea egingo dute Elorrioko anbulategi parean Lehen Mailako Arretako "murrizketak" salatzeko

A. M. 2025eko abenduaren 12a

Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformak martitzene egingo du elkarretaratzea, abenduaren 16an; Elorrioko anbulategi parean egingo dute, 12:00etan. 

"Ezin dugu normalizatu arlo publikoaren narriadura planifikatua. Lehen Mailako Arretak beharrezko baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak behar ditu, urte osoan zehar funtzionatuko duela bermatzeko eta kalitatezko osasuna eskaintzeko", azaldu dute ohar baten bidez. Gainera, osasun zentroetan ordutegiak ere murriztea salatu dute. "Langile faltak batez ere familia medikuntzaren eta pediatriaren gabeziak lan gainkargan eragiten du, arreta denborak laburtzen ditu eta prebentzio eta osasun komunikatorioko lana mugatzen du", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!