Abadiñora joan da Buzkantz jaiko sari nagusia

A. M. 2025eko abenduaren 11

Abadiñoko Mia harategiak eraman du Buzkantz jaiko sari nagusia. Eguraldiak lagunduta kaleetan lehen ordutik nagusitu zen giro ona, eta elkarte batzuek mahaiak eta musika kalera atera zituzten. Domekan, 10:00etan hasi zen tiketen salmenta, eta 400 tiketak 50 minutuan amaitu ziren. "Datuak berak adierazten du jaialdiak duen sustraia eta erakargarritasuna", azaldu dute antolatzaileek. 

200 euroko bono saria eraman zuen, honenebestez Mia harategiak; Alkartau elkarte gastronomikoan aurkeztu zuten euren produktua. "Parte hartzearen kalitatea eta herriko taldeek egindako lana ezinbestekoak izan dira ekimenaren arrakastarako", nabarmendu dute udal iturriek, baita ere. Beste hiru harategik ere parte hartu zuten: Mungiako Morga harategiak, Arrasateko Josean Izagirrek eta Elorrioko Onandi harategiak. 

Botoa eman zutenen artean 100 euroko bonoa zozkatu zuten, eta Maribe Basoa elorriarrari tokatu zitzaion. Antolatzaileek haurrentzako tailerrak izandako harrera beroa ere nabarmendu dute; 61 umek parte hartu zuten txokolatezko buzkantzak egiten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!