Datorren urtekoak EH Bilduren eta Elkarrekin-Podemosen aldeko botoekin onartu dituzte; EAJk aurka bozkatu zuen. "Aurrekontuek herritarren behar errealak asetzeko tresna izan behar dute; horregaitik, 2026koek izaera sozialeko arloak indartzen dituzte. Horrez gainera, etorkizunerako garrantzitsuak diren gai bi nabarmendu dituzte: Kurutziagako biribilgunearen proiektua tramitatzeko lehen urratsak, 2027an gauzatu ahal izateko; eta etxebizitza sozialaren inguruko aurrerapausoak: Goietako alokairu-sozialerako etxebitzitzen amaiera, etxebitza hutsen inguruko azterketa eta Elorrio tentsio-gune izendatzeko prozesuan sakontzea", argudiatu zuen Maria Herrero Ogasun Saileko arduradunak osoko bilkuran.
Irazabalen dimisioa
Bestalde, udalak "tamalgarritzat" jo du EAJgaz akordioa ez berrestea, elkarrizketarako gonbidapena "zabalik dagoela" azpimarratu duen arren. Osoko Bilkura berean, Oier Irazabal Celaya EAJko zinegotziak dimisioa eman zuen, arrazoi pertsonalak argudiatuta.